XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

II-13 Donostia Aste honetan, eskolan, gai berri eta liluragarri bat erabili dugu, bi egunez: Falcon Crest. Gogoratuko zara, aspaldian ere Espainiako Telebistan eman zuten telesail amerikarra.

1) Zertaz da testu hau

- Filme baten kronika

- Klasea emateko pedagogi arauak

- Neska baten egunerokoaren egun arrunta

- Neska bati gertatu zaion gertaera harrigarria

- Telebista programaren kronika

2) Testu honetan, behar-beharrezkoak diren hitzak besterik ez duzu utzi behar.

Horretarako, testuaren laburpena egiteko behar-beharrezkoak ez diren hitz guztiak ezabatu beharko dituzu.

Badakizu aurten arratsaldeko hiruretan ateratzen garela eskolatik ba, dirudienez, bazkalondoan gela osoak ikusten du Falcon Crest.

Nik behintzat, bazkal ondoren, amak sukaldea txukuntzen duen bitartean, oso gustora ikusten dut.

Egia esan, ez bakarrik Falcon Crest, ordu horretan ematen den edozer gauza baizik.

Etzaten naiz siloiean eta telea pizten dut.

Hori da arratsaldeko lana hasi baino lehen hartzen dudan atseden bakarra.

Ez uste, amak ez nau bakean usten eta sukaldetik ateratzen den bakoitzean zerbait esan behar dit.

Nonbait, beldur da telesailean ikusitakoak zuzenean sinetsiko ote ditudan.

Hurbiltzen da niregana eta bost segundotan, ikusten ari naizena kritikatzen du.

Halere, segituan doa berriro sukaldera.

Gauza da gelako guztiek ikusten dugula eta, lehengo egunean horretaz hizketan ari ginenean, tutorea etorri zitzaigula.

Harriturik gelditu zen telesailaren arrakastaz, berak ezagutzen ez zuelako.

Agingu zigun egun pare batez ikusiko zuela eta gero horretaz mintzatuko ginela gelan. Esan eta bete.

Ez dakit asko ikasi genuen baina niri oso dibertidoa iruditu zitzaidan.

Gehienetan, eskolan ikasitakoak ez du zerrikusterik bizitzen dugunarekin baina oraingoan bai.

Aitari ere idea ona iruditu zitzaion, telea ikusten ere ikasi behar omen delabo.

Amari, aldiz, denbora alferrik galtzen ari ginela iruditu zitzaion.

Ez dugu aski egunero zikinkeria hori ikusteaz; orain eskolan ere ez duzue gai egokiagarik aurkitzen.

Irakasleak telesailaren gidoia aztertzen lagundu zigun, baita esplikatu ere nola egiten diren horrelako telefilmeak, nola nagusitu zaikion zineari.

En fin. Bihar izebaren etxera goaz bazkaltzera, noizean behin egiten dugunez.

Ez gara pozik joaten (ezta gurasoak ere), betebehar bat egiten duenaren antzera baizik.

Seguru berak igertzen duela.

Azken batean, horixe egiten dut nik egunero: egin behar dudana, ez gustoko dudana.

Falcon Crest eta zure kartak dira salbuespena. Miren